XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5 artikulua.-1. Zatizko Plan hau, hurrengo agiri hauek osatua izango da
A agiria. Txostena
B agiria. Argibide eta proiektuzko planuak
C agiria. Araubidezko agintaraudiak
D agiria. Ekinaldietako plana
2. Zatizko Plan honetako araubidezko edukia osatzen duteneko agirien multzoak definitzen badu, Proiektuzko Planuak
Gainerako agiriek argibide edo azalbidezko izaera dute, hau dela eta, gorago aipatuetan beraien edukiaren aldeko kontrajarpenaren kasuan, haiek izango direla nagusituko direnak.
Era berean, ezberdinak diren eskalatako planuen arteko hirigintza-zehaztapen konkretu bateko definizioan kontrajarpena gertatzearen kasuan, eskala zehaztuago batean egiteratu diren planuetan ezarritakoa nagusituko da.
3. Agintaraudi hauetan barruhartzen ez diren izaera orokorreko kasuetan, Udalerriko Ordezko Arauei dagozkienak aplikatuko dira.
BIGARREN TITULUA HIRIGINTZAZKO JAURPIDEA 1. kapitulua LURRAREN KALIFIKAZIO ZEHAZTUAREN JAURPIDEA 6 artikulua.-Olaso aldearen esparrua kapitulu honetan definitzen den kalifikazio zehaztuaren jaurpidean geratzen da, Zatizko Plan honetako
Olaso aldearen esparruko zonifikazio zehaztua,
1. III motako industri-erabilerazko lurra: industria mugatua.
2. Gune askea
3. Merkataritza-ekipamendua
4. Gizarte-ekipamendua
5. Kirol-ekipamendua
6. Bidesarea eta ondoko aparkalekua
1.
III motako industri-erabilerazko lurra: industria mugatua- Jabetza: Pribatua
- Hirigintzazko erabilera: Industriazkoa. Industri-erabilerazko (III Titulua, 1 Kapitulua) lurzatientzat diren Agintaraudiek beraien 3 eta 6 sekzioetan arautua.
- Eraikina: Industri-erabilerazko (III Titulua, 1 Kapitulua) lurzatientzat diren Agintaraudiek beraien 3 eta 6 sekzioetan arautua.
2.
- Jabetza: Publikoa (Udala)
- Hirigintzazko erabilera: parkea, lorategia, bidezidorra, oinezkoen pasealekua eta urbide eta bazterren babesa. Sarbide askea.
Ez da bilketa edo materialen pilaketazko erabilera baimentzen.
- Eraikitzea: Baztertuta
3.
Merkataritzako ekipamendua- Jabetza: Pribatua
- Hirigintzazko erabilera: Merkataritza, hotelekoa, ostalaritzakoa.
Merkataritza-erabilerako lurzatiarentzat diren Agintaraudiek arautua (III titulua. 2 kapitulua).